Zer dira zulo beltzak?

DBHko 4. mailako ikasle batzuk On Zientzia dibulgazio zientifiko eta teknologikoko bideo laburren lehiaketara aurkeztu dira.

Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista programaren barruan, Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) On Zientzia bideo lehiaketaren 10. edizioa antolatu dute.

Lehiaketaren helburua bideo labur eta originalen ekoizpena eta hedapena sustatzea da, zientziaren eta teknologiaren balio positiboak eta aurrerapen-balioak sustatzeko eta edozein motatako publikoarentzat kontsultarako balio izateko. Gaia erabat librea da, eta honako hauei egin diezaieke erreferentzia: norberaren edo besteen ikerketei, gizarte edo komunitate zientifikoko gai goriei, grina zientifiko-tekniko pertsonalei, zientziaren oinarrizko kontzeptuei, mugarri zientifikoei, pertsonaia historikoei, etorkizuneko edo iraganeko zientziari, etab.

Ainhoa Herran eta Enaitz Raposoren bideoak, besteak beste, zulo beltzak zertan diren azaltzen digu:

 

[embedyt] https://www.youtube.com/watch?v=vSzVm8VQegk[/embedyt]