Hezkuntza proiektua

Informazio orokorra

Ordutegiak

Irakaskuntza

Zerbitzuak

Ekintzak

Haur eskola

Irteera-profila

Irakaskuntza

Ikastetxeak D eta B ereduetan (euskarazko hizkuntza-murgilketa) eta A ereduan (euskarazko orduen % 55 gutxienez, eta ingeleseko eta gaztelaniazko orduen gainerakoa) ematen ditu eskolak, eta Haur Eskolatik antolakuntza hirueleduna izanik, ingelesaren errefortzu handiarekin.

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, irakasgaiak ingelesez ematen dira, batez ere Naturaren eta Gizarte Zientzien eremuetan. Ingeleseko elkarrizketa-laguntzailea, 3 urtetik aurrera, astero ordu bete saioa duelarik talde bakoitzak.

Alemana, hautazko irakasgai gisa, eta Txinera, eskolaz kanpo, dira gure Hizkuntza Eskaintza osatzen duten beste hizkuntzak.

Ikastetxeak proiektu digital bat du, testuliburuak gailu digital indibidualekin (Chromebook) ordezten dituelarik Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Aldaketa metodologiko sakona ikasleak beren ikaskuntzen protagonista bihurtzen delarik, lan kooperatiboa eta ezagutzaren sorkuntza nabarmenduz. Haur Hezkuntzan (3, 4 eta 5 urte) eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan, ikasleek Ipad eta mahai digitalak izango dituzten txokoetan lan eginez.

Maila guztietako arlo guztietan erabiltzen dira arazoetan oinarritutako lan-unitateak, hala nola, ikasgela digitalizatuak, laborategia, teknologia-gelak, robotika (MindStorm, Arduino), ikus-entzunezko baliabideak eta irakasgai guztietan eskuragarri dituzte ordenagailuak.

Matematikaren irakaskuntzan, ikastetxeak Innovamat metodoa erabiltzen du, eta, ikastetxeko Irakurketa Planean, azpimarragarria da Ta-Tum programaren erabilera Irakurketa Ulermena hobetzeko.

Ikastetxeak Hezkuntza Berriztatzeko hainbat jardueratan parte hartzen du: A30, Bikaintasunerantz, Eleaniztasunerantz, Sare Hezkuntza Gelan, Steam Proiektua (Zientzia, Matematika, Artea, Teknologia), 1-2 urteko gelatatik  proiektuka egiten da lan, eta Euskadiko lehen ikastetxea da Berdinen arteko Tutoretzako TEI Programa abian jartzen, eskola-jazarpena prebenitzeko eta bizikidetza hobetzeko.

Ikasleek hainbat jarduera solidario eta akademiko egiten dituzte ikastetxetik kanpo, besteak beste: museoetara bisitak, kontzertuetara joatea, antzezlanak, zinema, kultur guneak, kirol erakundeak, lantokiak, batxilergoko ikastetxeak eta fakultateak, GKEekin lankidetzan aritzea. Horrez gain, beste unibertsitate-erakunde batzuekin ere lankidetzan aritzen gara, bai hainbat unibertsitatetako praktika-zentro gisa, bai hezkuntza-arloko ikasketa eta programekin lankidetzan ere.

Etapa guztietan, irakasle-talde batek ikastetxean bertan egindako materialak eta proiektuak daude, hezkuntza-berrikuntzara bideratutako profilarekin.