Hezkuntza proiektua – Colegio Alazne Ikastetxea

Hezkuntza proiektua

Informazio orokorra

Ordutegiak

Irakaskuntza

Zerbitzuak

Ekintzak

Haur eskola

Irteera-profila

Haur eskola – Informazio orokorra

Alazne ikastetxeko Haur Eskolan gure helburu nagusia da familiei laguntzea seme-alaben garapen integralean, Waldorf metodoaren bidez segurtasun eta gardentasun osoz giro bat sortuz. Horrela, haurraren garapen integral eta autonomoan laguntzeaz gain, maila fisikoan, afektibo-emozionalean, senso-motorrean, sozialean eta kognitibo-linguistikoan, bere ikaskuntza-erritmo desberdinetan zentratzen gara, jolasa eta behaketa sustatuz. Horretarako, prestakuntza handiko talde profesional bat dugu, haurraren garapen egoki eta zuzenerako lagundu, aholkatu eta gomendatuko duena.

Horrela, hiru eremuren inguruan lan egiten dugu:

  • Nortasun eta autonomia pertsonala: haurrek beren buruaz hartzen duten ezagutza progresiboa, ezagutza horren bidez izango duten autoirudiari dagokionez, beren behar organiko, eragile eta afektiboak argi eta garbi adieraztea.
  • Ingurune Fisikoa eta Soziala: espazioen behaketa eta miaketa eta haietan dauden objektuen manipulazioa zentzumenen eta ekintzen bidez, elementu desberdinak behatzeko eta manipulatzeko interesa, jarduera desberdinetan parte hartzea.
  • Komunikazioa eta Adierazmena: haurraren eta ingurunearen arteko harremanak hobetu nahi dira, beharrak eta nahiak adierazten ikasi.

Psikomotrizitatea MUSIKArekin lankidetzan – Entzumen- eta ikus-memoriaren garapenean umeari laguntzeko, entzumen-arreta eta sozializazioa lantzeaz gain – Aucouturier Praktika Psikomotorraren inguruan antolatzen da, astean psikomotrizitateari buruzko saioekin, haurraren gaitasun sentsorialak, motorrak, emozionalak eta kognitiboak lantzen laguntzeko, garapen integral egoki baterako. Hau da, gure prozesua jolasteko eta mugitzeko plazerretik pentsatzeko plazerrera doa.

Gainera, ikastetxeak HEZKUNTZA EMOZIONALA lantzeko, ALAZARGI proiektua garatu du. Egunero hezkuntza emozionaleko saioak izanez, norberaren eta besteen emozioak identifikatzen, ulertzen eta kudeatzen ikasteko. ALAZARGIn, izango dugu lagun «Argitxu» emozioen mundu zoragarri honetan, oinarrizko emozioak identifikatzen, adierazten eta kudeatzen ikasten laguntzeko.

INGELES-ari dagokienez, adinaren arabera astean lau saio izango dituzte, hizkuntzaren  ezagutza ahalbideratuz eta hezkuntza hirueledunarekin hasiz (Euskara, Gaztelania eta Ingelesa).

Etapa honetan aipagarriak dira, halaber, Ikastetxean bertan landutako proiektu eta materialak – Inuitak, Gazteluak, Baserri, Sabana, Mexiko, Baratze, Espazioa, Dinosauroak, Egipto –, familiekin lankidetzan, aipatutako hiru esparruetan. Matematikan, Innovamat metodologia erabiltzea eta berezko irakurketa-idazketa metodo elebiduna – Euskara, gaztelania – Garatzea.

Haur Hezkuntzan, TEI programarekin lan egiten da, eta etapa osoan ohitura osasungarriak garatzera bideratuta.