LH3kook proiektuen bidez lantzen dugu Gizarte

Proiektuen bidez ikaskuntza esanguratsua eta dinamikoa indartzen da ikasgelan. Ikasleak beraien ikaskuntzaren protagonistak dira, jarduera desberdinak burutzen dituzte, hala nola jolasak, sorkuntzak, eztabaidetan parte hartzen dute, bideoak eta animazioak ikusten dituzte, beren ekarpenak egiten dituzte, banakako eta taldeko jarduerak egiten dituzte … modu honetan ezagutzak zabaltzen  eta gaitasunak garatzen dituzte.

Proiektu bakoitza taldeko jarduera batekin amaitzen da, eta lankidetzan aritzen dira aurretik ikasitako guztia biltzen duen jarduera sortzen, kasu honetan, joko bat sortzea da: Bide Hezkuntzako ibilbidea.

Ezarritako lan taldean ikasleek rol desberdinak hartzen dituzte.

Bideo labur honetan “Garraiobideen” proiektuan, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek sortutako igarkizunak ikus daitezke.