LH2-koak “Lagunekin Baratzean” txotxongilo antzerkia ikusi dute Gurutzetako Kultur Etxean

Ostegunean LH 2ko ikasleak txotxongilo antzerki bat ikustera joan ziren Gurutzetako Kultur Etxera: “Lagunekin Baratzean”.  Lan honetan, baratzean dauden pertsonaien bitartez, gaur egungo neska-mutilek elkarren arteko harremanetan izan ditzaketen hainbat arazo agertzen dira. Zailtasun guztiak gainditu daitezkeela erakusten digute barazki hauek.

Txotxongiloen bidez multikulturalitatea, ezberdinari errespetua, gatazka konpoketa eta taldeak sortutako presioa eta beste gai batzuk lantzen dira. Baratzeko pertsonaiak, kolore biziko barazkiak dira eta haien arteko, baita nagusiekin izango duten zailtasunak erakusteko balio dute. Zailtasun horiek modu irudikor eta ludikoaz konpontzeko baliabide baten aurrean gaude, tresnak errazten txikiei modu autonomo baten eta errazago aurre egiteko haien eta besteen arteko erlazioei.

 

Lagunekin baratzean 4
Lagunekin baratzean 1
Lagunekin baratzean 3
Lagunekin baratzean 2
Lagunekin baratzean 5
previous arrow
next arrow
Lagunekin baratzean 4
Lagunekin baratzean 1
Lagunekin baratzean 3
Lagunekin baratzean 2
Lagunekin baratzean 5
previous arrow
next arrow