LH 4-koak 3 egun joango dira Lesakako aterpetxe batera Maiatzean

Maiatzaren 27, 28 eta 29an Lehen Hezkuntzako 4. maialkoak Nafarroako Lesaka herrian kokatuta dagoen Matxinbeltzenea Aterpetxera joango dira.

Irteera honen helburuak anitzak dira. Alde batetik, euskararen erabilera bultzatu nahi dugu (helburu hori Hizkuntza-normalizaziorako proiektuaren barruan dago), baita ikasleen arteko elkarbizitza eta talde lana hobetu ere. Bestaldetik,  gure ingurune herrikoia eta naturala gerturatzea lortu nahi dugu, natura ezagutzeko eta errespetuz gozatzen ikasteko asmoz, eta herriko lan teknika ezberdinak ezagutzeko. Azkenez, giro familiarretik at bere erantzukizun propioak bereganatzea oso garrantzitsua dela uste dugu.

Egingo ditugun jarduerak, beti eguraldia lagun eta taldearen prestutasunaren arabera, hauexek izango lirateke:

  • Mendi irteera bertan bizi diren landareak eta animaliak ezagutzeko..
  • Kirolak, dantzak, eskulanak …
  • Harremanak indartzeko jolasak.