INNOVAMAT metodo berria Haur Hezkuntzatik matematika ikasteko

Hezkuntza aldatzen ari gara, eta matematika ikasteko modua ere bai: INNOVAMAT metodoa sartu dugu Haur Hezkuntzatik. Ikasleek txikitatik beren matematikarako gaitasuna garatzea nahi dugu, pixkanaka, manipulazioz, kontzeptuak ezagutu eta eraikitzen dituzten bitartean, kontzeptu horiek ulertu, finkatu eta aplikatzeko. Hau da, ikasleek estrategia iraunkorrak eta espiritu matematiko kritikoa gara ditzaten zaintzen dugu. 💡
Astean zehar matematika egiteko 5 ikasgelako dinamika desberdin lantzen ditugu:
✅TAILERRAK: Ezagutza eraikitzen dugu aurkikuntzaren eta manipulazioaren bidez.
✅TXOKOAK: Ikasgelan banatutako proposamen autonomoekin lurreratzen ditugu ikaskuntzak.
✅PLATAFORMA: Haurrek beren mailara egokitzen diren jarduera interaktiboak aukeratzen dituzte.
✅GIROAK: Ikaskuntza librea sustatzen duten materialez eta erronkaz beteriko giro ezberdinak proposatzen ditugu.
✅ERRUTINAK: Eguneroko une txikiak aberasten ditugu begirada matematikoarekin.

 

INNOVAMAT 3
INNOVAMAT 2
INNOVAMAT 5
INNOVAMAT 1
previous arrow
next arrow
INNOVAMAT 3
INNOVAMAT 2
INNOVAMAT 5
INNOVAMAT 1
previous arrow
next arrow