Fisikan Nobel saridunekin solasean

“Passion for Knowledge” jaialdiko jarduera garrantzitsuenetako bat izan da DIPC – Zientziarekin solasean! topaketa. Topaketa hau, hau da, Nobel saridun zein puntako ikertzaileen eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketak izan dira.

Topaketa honen helburu nagusia, hain zuzen, gazteen artean bokazio zientifikoak sustatu eta zientziarekiko jakin-mina piztea izan da. Horretarako, hizlarien biografiak aldez aurretik lantzen dituzte ikasleek ikasgeletan. Ekitaldian, parte hartzen duten ikastetxe guztiek galderak egin dute, zozketa dibertigarri baten bitartez.

Topaketa honen XIII. edizioa Donostian (Victoria Eugenia antzokia) eta Bilbon (Bizkaia Aretoa – UPV/EHU) izan da, goizez, jaialdiaren astean. Giro lasai eta atsegin batean, ikasleek lehen mailako zientzialariekin solasteko aukera izan dute, tartean hainbat Nobel Saridunekin, bai eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko ere.

Topaketa bakoitzean, nazioartean ezagunak diren hainbat arlotako bi edo hiru ikertzaile izan dira (P4K 2023 jaialdiko gonbidatuen artean aukeratutakoak), topaketan moderatzaile aritu da Pedro Miguel Etxenike. Gonbidatutako zientzialariak zientziarekiko eta ikerketarekiko duten pasioari buruz hitz egin dute eta, bide batez, bertan izan diren ikasleek egindako galderei erantzuten dute, beren ibilbide profesionalean metatutako bizipenei eta esperientziak partekatzen dituzte.