Ohiko eta Ezohiko online azterketak 2020ko ekainean

Familia estimatuak,

Ohar honen bidez, DBH 1., 2. eta 3. mailako ikasleek – HBSP eta Curriculum Aniztasuna barne – Egingo dituzten Deialdi Ohiko eta Ezhoiko Asterketen egutegia gogorarazten dizuegu.

Ekainaren 9an hasiko dira DBH 1. eta 2. mailako azterketak – HBSP barne -. DBH 3. mailako azterketak eta Curriculum Aniztasuna ekainaren 8an hasiko dira.

Egutegietan azterketa bakoitzerako bi data aurkituko dituzue. Lehenengoa deialdi ohikoari dagokio, eta bigarrena, berriz, Ezohiko Deialdiari. Ostegun arratsaldean jakinaraziko zaie online errepasoetara eta Ezohiko Deialdira aurkeztu beharko diren ikasleei.

Prozedura orokorra honako hau izango da: 10:00etan eta 15:30ean, ikasleak, ikasgai bakoitzean ohikoa den moduan, azterketa egin aurretik Meet batera konektatuko dira, zerrenda pasatzeko eta egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Egiaztapenak amaitutakoan, dagokion formatuan jarriko da abian azterketa (ikasgai batzuetan, beste prozedura espezifikoago batzuk egongo dira, adibidez, elkarrizketak edo ordutegian bertan aurkezpenak).

Aurrez aurreko azterketetan bezala, honako hau gogorarazten dizuegu:

  1. Deialdi Ohiko edo Ezohiko deialdiko edozein probatara gaixotasunagatik huts egiten bada, medikuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, eta, hori gabe, ez da banakako azterketarik egingo deialdiaren dataren ondoren.
  2. Azken txostenak, onlinekoak edo aurrez aurrekoak, ahal bada, ekainaren 25etik aurrera emango dira, aurretiko hitzorduarekin.