Asteburu honetan Elikagaien Bankuarekin elkarlanean aritu gara

Asteburu honetan, ostiral eta larunbatean, Elikagaien Bankuak “Elikagaien Bilketa Handia” antolatu du Bizkaiko supermerkatuetan. Aurten ere, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak boluntario gisa joan dira Retuertoko Eroskin laguntzera. Bi egunetan zehar txandak antolatu dira eta ikasleak jendearen lankidetza sustatzen eta ematen ziren elikagaiak biltzen aritu dira. Gazteek ikasten dute gure denbora behar duenaren onurarako erabiltzea, trukean ezer espero gabe, oso esperientzia aberasgarria eta pozgarria dela. Eta gure eskuetan botere handia dugula jende askori laguntzeko oso gutxirekin. Oso harro gaude gure ikasleetaz.

Deia egunkarian berria egin zuten. Irakurri hemen.