Errealitate areagotua (AR) mineralen gogortasuna hobeto ulertzeko

Esperimentazioa ikaskuntza zientifikorako funtsezko da, baina batzuetan zaila izan daiteke modu fisikoan egitea. Horrela, teknologia berriek oso tresna erabilgarriak eskaintzen dizkigute esperimentu digital txikiak egin ahal izateko.

DBHko 1. mailako Biologia eta Geologia irakasgaian errealitate areagotua erabili dugu esperimentu digital manipulatibo baten bidez mineralen gogortasuna hobeto ulertzeko. Esperimentu horren bidez, ikasleek erraz egiaztatu dute mineralek elkar nola marraz dezaketen beren gogortasunaren arabera.