Eta elkarrekin ez egoteak ez du esan nahi elkar ikusten ez dugunik. “Meet” gure aliatua da.
Zein ondo etorri zaigun egunerokoan erabiltzen genuen maila teknologikoa. “Meet” Google-n aplikazio bat da, batez ere orain etengabe erabiltzen ari garenetakoa. Bideokonferentziak taldean egiteko aukera ematen digu, ikasleekin askoz harreman estuagoa izateko, behar diren azalpenak ahoz emateko eta ikusizko kontaktuaz gozatzeko, orain guztiok faltan botatzen duguna.