EHUk Gurutzetako Ospitalean daukan Medikuntza Birtualeko Unitatera bisita (4. DBH)

DBHko 4. mailako ikasleek EHUk Gurutzetako Ospitalean duen Medikuntza Birtualeko Unitatea bisitatu dute. Ospitaleko osasun-ikasketei eta lanbide ez-sanitarioei buruzko hitzaldia jaso ondoren, eskura dituzten simulagailuak erabiliz praktikatzeko aukera izan dute.

Ospitale birtual horrek hainbat maniki mota ditu pazienteak simulatzeko, helduak zein jaioberriak, eta ekipamendu teknologiko eta didaktikoa, medikuntzako ikasleen eta barneko mediku egoiliarren prestakuntzan lagunduko duena.

Eskaintzen dituen manikiak, softwarea eta beste sistema informatiko batzuei esker, ikasleek hainbat trebetasun eskuratzen dituzte pazientearen eremutik kanpo, pazienteari ikaskuntza horren arriskua saihestuz. Errealitatean gertatu ohi ez diren egoerak sortzen dira, profesional baten bizitzan behin ikusten diren kasuak, eta horrek aukera ematen die etorkizuneko medikuei haiek ezagutzeko, agertzen direnean ohitu daitezen haiei aurre egitera.

Ospitaleak kirurgia laparoskopikoko software-sistema sofistikatu bat du. Sistema horretan, ikasleek laparoskopiako eta endoskopiako tekniketan trebatzeko benetako esku-hartzearen baldintzak erreproduzitzen dira.

previous arrow
next arrow
ArrowArrow
Slider