San Mamés barrutik
Joan den astean Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek irteera bat egin zuten San Mames estadioko instalazioak bisitatzeko. Athleticen historian zehar museoan ibiltzeaz gain, aldageletara, prentsa aretora, harmailetara, palkora eta belarra zapaltzeko aukera ere izan zuten.