Proba ezazu astelehenean atletismo entrenamendu bat eta ezagutu kirol apart hau – Colegio Alazne Ikastetxea

Proba ezazu astelehenean atletismo entrenamendu bat eta ezagutu kirol apart hau

 

Datorren astelehenean, irailak 23, atletismo entrenamendu bat eskainiko da Alazne Ikastetxeko neska-mutilentzat, hobeto ezagutzeko kirol hau eta bere modalitate ezberdinak: abiadura, hesiak, saltoak, jaurtiketak, martxa, erreleboak….

Entrnamendua ikastetxeko patioan egingo du tituludun entrenatzaileak.

5 eta 14 urte bitartekoak apuntatu ahal izango dira. Entrenamenduak 17:10 eta 17:35ean hasiko dira. Lehenengo saiokoek bigarrenean parte hartu ahal izango dute.

Parte hartu ahal izateko izena ematea ezinbestekoa izango da.

Entrenamendurako izen-emateak: https://forms.gle/NFu78MEHoi8Piiyu9