Patioetako saskibaloi eta colpbol txapelketak hasi dira

Kurtsoko azken zati honetan, DBHko patioetan ikasleek saskibaloi eta colpbol txapelketak jolastuko dituzte. Lehenengo patioetan saskibaloi partidak izango dira eta bigarrenetan colpbolekoak. Asteazkenetan, ordea, bi colpbol partida jolastuko dira. Sailkapenak, taldeak, partiden datak eta emaitzak ikastetxeko webeko menu atal berrian ikusi ahal izango dira txapelketa jarraitzeko. Onenak irabaz dezala!
Bide batez, oraindik ez al dakizu zer den colpbol? Informa zaitez kirol honi buruz hemen.