Beste 5 “Aizu Familiak” online tailer abenduan

Aurreko deialdian familientzako tailerrek izandako harrera onaren ondoren, gure  babesa eta laguntza eskaintzen jarraitu nahi dugu zuen hezkuntza lanean.  

Oraingoan, hainbat tailer antolatu ditugu abenduan zehar, goizez eta arratsaldez,  guztiok izan dezazuen parte hartzeko aukera.  

Tailerrak online egingo dira, “Zoom” plataformaren bidez, eta 1:30 orduko iraupena  izango dute. Gune hau, hezkuntzako eta psikologiako profesionalek moderatuko dute,  eta seme-alaben hezkuntzan eta garapenean sarritan gertatzen diren zailtasunak kudeatzen lagunduko dizuete.  

Izena emateko, gure Blogean sar zaitezkete: https://aizufamiliak.barakaldo.eus/es/ edo,  nahiago baduzue, 94 478 96 44 / 94 478 92 72 telefonora ere deitu dezakezue.  

Ez galdu parte hartzeko aukera, zain gauzkazue! 

AIZU FAMILIAK PROGRAMA 
GAIA  GOIZEZ  ARRATSALDEZ
“Familia-gatazkak kudeatzeko gakoak” 

Azaroak 30  

11:00-12:30 

Abenduak 14 

17:00-18:30 

“Sare-sozialen erabilera osasungarria” 

Abenduak 1 

11:00 – 12:30 

Abenduak 15 

17:00 -18:30 

“Emozioen kudeaketa eta Mindfulnessa  familian” 

(Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) 

Abenduak 2 

11:00 -12:30 

Abenduak 16 

17:00 – 18:30 

“Nola lagundu gure seme-alabei ikasketetan” (10-16 urte)  – 

Abenduak10  

17:00-18:30 

“Harreman gatazkatsuak eta emozioak  kudeatzea nerabezaroan”  

(Bigarren Hezkuntza) 

Abenduak 3 

11:00 – 12:30 

Abenduak 17 

17:00 -18:30