Alazne Taekwondo Klubaren beste arrakasta handi bat asteburu honetako txapelketetan

Larunbat honetan egin da Miribilla frontoian, alde batetik, poomse txapelketa eta emakumezkoen eta gizonezkoen infantil eta kimu mailako eskolarteko erakustaldia eta, bestetik, helduen Euskadiko erakustaldi txapelketa.

Naia Correa emakumezkoen kimu mailan eta Iraia Sopelana emakumezkoen infantilen kategorian izan dira kemenez finalean. Zorionak neskak, oso harro gaude zuetaz!

Erakustaldi mailan infantil mailako taldeak urrea lortu dute.

Helduen erakustaldian, oso ondo lehiatuta, urrea eta zilarra lortu dituzte.

Zorionak talde osoari, egindako ahalegin, gogo eta dedikazioagatik.

Gora Club Alazne Taekwondo!