LH5-ekoak MercaBilbaon: “Arrainari tripak kentzean nazka pizka bat eman zidan”

5. mailako ikasle eta tutoreak MercaBilbaora irteera egin zuten, erosketa eta elikadura osasuntsuari buruzko tailerra izateko.
B taldeko Joritz Plano Tens ikasleak honako hau kontatu digu irteerari buruz:

MercaBilbao Bilboko merkatua  da eta Basaurin kokatuta dago. Niri asko gustatu zitzaidan nola egiten zuten bananen ontziratzea, arrainei tripak kentzea, baina gehien gustatu zitzaidana frutaren pabeloia izan zen. Arrainari tripak kentzean nazka pizka bat eman zidan.Gustatu ez zitzaidana usaina zen beste guztia gustatu zitzaidan eta pintxoak ere oso onak egon ziren.  Nire ustez hamar batekoa izan da !

[embedyt] https://www.youtube.com/watch?v=OeWmNI3fK7c[/embedyt]