LH3 eta LH5ekoen arteko elkar harremana lantzen

Gure bullying-aren kontrako BAT/TEI (Berdinen Arteko Tutoretza) programaren barruan, LH5eko ikasleak LH3koen tutore dira. Horretarako beraien arteko harremana sendotzea ezin bestekoa da. Kasu honetan, argazkien bitartez hobeto elkar ezagutzen ari dira.

BAT, edo gazteleraz ezagunagoa den TEI (Tutoria Entre Iguales) programa, ikastetxeetan bullying-a ekiditzeko teknikak lantzen ditu. Programa honetan, ikasleak beraiek dira protagonistak eta ikasleen artean sortu daitezkeen edozein motatako indarkeriak ekiditzen eta sahiesten dituztenak. Lantzeko baseetako bat zera da: bi kurtso nagusiagoak diren ikasleak txikiagoen tutore bihurtzen dira.