LH 3koek “Hiri eta landa eremuko biodibertsitatea” tailerra jasotzen ari dira gaur
Gaur, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek, “Hiri eta landa eremuko biodibertsitatea” izena duen tailerra izaten ari dira gelan bertan.
Biodibertsitate tailerra hori, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ingurugelak sustatuta dago, eta, gure ikastetxeko Eskolako Agenda 2030 proiektuaren barruan egiten diren jardueretako bat da. Jarduera horren helburuak bi dira, hain zuzen ere, naturari buruzko hezkuntza eta partaidetza sustatzea eta ingurunearekin errespetuz jokatzeko ohiturak sortzea.
Tailerra, COVID egoerak ezarritako egungo prebentzio eta osasun neurrietara egokitu da.