Lagunekin Baratzean: Txtxongilo antzerkia Gurutzetako Kultur etxean LH2-koentzat
Ostiralean, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek txotxongilo antzerki bat ikusi dute Gurutzetako Kultur etxean.
Antzezlanaren izena “Lagunekin Baratzean” izan da, TXOTXONGILO TALDEAK antzeztua.
Lan honetan, baratzean dauden pertsonaien bitartez, gaur egungo neska-mutilek elkarren arteko harremanetan izan ditzaketen hainbat arazo agertzen dira. Zailtasun guztiak gainditu daitezkeela erakusten digute barazki hauek.
Istorio polit hauek ETORKINTZA prebentzio-taldearen material didaktikoan oinarrituta daude.