Jagoba Álvarez eta 4. DBH-ko Nerea Villa, Barakaldoko alkatearekin batera, “Barakaldo memoriarekin” proiektua aurkeztu dute prentsaurreko baten eta Udaletxean aurrera eramateko bozkatu da (Bideoa)
Nazien esparruetan egondako sei barakaldarrak omenduko dituzte ‘Barakaldo memoriarekin’ proiektuaren bidez. Gunter Demning aritstaren ‘Stolpersteine’ deritzen oroigarriak jartzeko mozioa onartu du Udalak gaur. Alazne ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleen lanak abiatu zuen proiektua. Ikastetxean landutako herriarekin partekatzeko asmoz jarri ziren Udalarekin kontaktuan eta horren emaitza izango da oroigarriak jartzea.
Hona hemen Hamaika Telebistak egindako erreportaia: