“Harrotasuna Zientzian”: LGTBIQA+ kolektiboari Zientzian ikusgarritasuna ematen dion topaketa ikusgai

DBHko 4. mailako ikasleek “Harrotasuna Zientzian” saioan parte hartu dute. Online topaketa bat zientziaren hainbat adarretako profesionalekin, LGTBIQA+ kolektiboa zientzian ikusarazteko eta aniztasunean oinarritutako erreferente zientifikoak eskaintzeko gure belaunaldi berriei. Topaketa jendetsua da, eta helburua da LGTBIQA+ kolektiboari ikusgarritasuna ematea zientzian, estereotipo zaharrak eraisten aktiboki laguntzea, sistema zientifikoa osatzen duten pertsonen espektro zabalari ahotsa eta ikusgarritasuna emanez eta etorkizuneko zientzialarien belaunaldien artean erreferente berriak sustatzea.

2019an, Pride in Stem zientzian harrotasuna ospatzen duen nazioarteko mugimenduarekin bat egin zuten Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC-UPC/EHU), CIC nanoGUNEk eta Donostia International Physics Center ikerketa zentroek. 2020an “Orgullo en Ciencia/Harrotasuna Zientzian” ekimenarekin gara bueltan, oraingoan ikasleei zuzendutako ekitaldiarekin. Ikusgarritasuna eman nahi diogu  LGTBIQA+ Zientzian kolektiboari eta belaunaldi berriei aniztasunean oinarritutako erreferente berriak eskaini. Horretarako, adar desberdinetan espezializatutako zientzialari adituen espektro zabala bilduko dugu ikastetxeentzako online topaketan hauen galderei erantzuteko : Hizlariak: Javier Armentia, Juani Bermejo-Vega, Mari Luz Cádiz, Daniel Martinez-Tong, Laura Muelas de Ayala & Marina Peña Hizlariei eta egitarauari buruzko informazio osoa webgunean dago eskuragarri: http://harrotasunazientzian.dipc.org/