Gure txikienak udazkena lantzen

Udazkena heldu zaigu eta gure etxeko txikiek aldaketak nabaritzen dituzte. Iada ez du hainbeste bero egiten, egunak laburragoak dira, euria nabarmenenagoa, inguruko koloreak aldatu dira eta dibertigarriena: hostoak zuhaitzetatik erortzen ari dira! Umeekin urtaroak lantzea garrantzi handikoa da, umeei aldaketak asko interesatzen zaizkie eta.