Gure LH-ko 2. mailako ikasleak Biota tailerrean
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, eta Ingurugelarekin koordinatuta, natura eta biosferari buruzko ingurumen-hezkuntzako Bizkaiko ikastetxeei zuzendutako tailerrak dira. Helburu nagusia hauxe da: Naturari buruzko ingurumen hezkuntza eta partaidetza sustatzea, eta natur ingurunearekin errespetuz jokatzeko ohiturak sortzea.
Equinoccio Naturako langileek emango dute, eta bi zatitan banatzen da:
1) Hitzaldia ikasgelan, aurkezpen batekin eta laguntzeko material didaktikoekin, 45 minutu.
2) Ikastetxetik gertuko toki edo ingurune batean ibilbide gidatua, ordu 1 eta 15 minutu edo ortu 1 eta 45 minutukoa.
Tailerrak era ludiko eta parte-hartzailean ezagutzeko eta ikasteko antolatu dira. Taldeak jarduera praktikoren bat zentroan edo haren inguruan egiteko bideratuta daude.