Gure ALAZARGI proiektua azaltzen duen bideoa

Honako bideo honetan, ikastetxean bertan sortu dugun ALAZARGI proiektua azalduko dizuegu: helburuak, prozesua, landuko diren emozioak…. Eta dana proiektua aurrera eramango duten arduradunen eskutik.

Alazargi proiektua, norbere eta gainerakoen emozioak landu, identifikatu eta ulertzeko helburuarekin sortutako proiektu berri bat da. Txikitatik ume bat emozionalki sendo badago, bere nortasuna hobeto garatuko da eta honekin batera, orekatuago egongo da bere egunerokoan. Proiektu hau, urte biko umeei zuzenduta dago, nahiz eta urte bateko gelan harreman oso estua izan emozioen arloarekin. Landuko diren emozioak hauek dira: alaitasuna, tristura, lasaitasuna. maitasuna, harridura, naska, haserrea eta beldurra. Emozioen ibilbide zoragarri honetan Argitxuk lagunduko digu eta honetarako, egunero errutinen barnean, bai sarreran eta bai irteeran, norbere emozioak eta sentimenduak lantzen eta identifikatzen saiatuko gara eta astean behin asamblea bat izango dugu, sortu dugun liburuxkako laminak edo eta aktibitate desberdinak sakon landu ahal izateko.