“Euskal mitologia: izena duen guztia omen da” programa Gorbeian

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek, Gorbeiako Parke Naturalari bisitaldi gidatua izan dute eta han “Euskal mitologia: izena duen
guztia omen da” programa landu dute.

Hezkuntza programa honen ideia orokorra, bizidunen (landaredia eta fauna) arteko erlazioa eta beraien ezaugarriak ikertzea da. Honekin batera, naturarenganako errespetuzko jarrerak bultzatu eta Euskal Herriko kulturako pertsonaia mitologikoak ezagutu ditugu.
Hezkuntza programa, Saldropoko atsedenlekuan hasi dugu. Saldropoko hezegunea inguratzen duen 2 km-ko ibilbide hau laua, zirkularra eta zailtasunik gabekoa da; ordu bi eta erdiko iraupena duena. Ibilbidean zehar hainbat geldiune egin ditugu, gure hezkuntza programako edukiak garatzeko eta ginkana bat ere egin dugu, ibilbideari amaiera emanez.
Inguru hau egokia da eskaintzen digun dibertsitateagatik (harkaitzak, errekak, basoak, larreak,…), honek, pertsonaia mitologiko bakoitza kokatzen lagundu digu eta gainera paisaia bakoitzaren landaredia eta fauna esanguratsuena ere ezagutu ditugu.
Ibilbide honen helburua ikasleak, natur ingurunea eta euskal kultura erlazionatzea izan da.

 

WhatsApp Image 2022-02-02 at 20.37.27
WhatsApp Image 2022-02-02 at 20.37.32
WhatsApp Image 2022-02-02 at 20.37.36
WhatsApp Image 2022-02-02 at 20.37.38
WhatsApp Image 2022-02-03 at 11.23.57 (1)
WhatsApp Image 2022-02-03 at 11.23.57
previous arrow
next arrow
WhatsApp Image 2022-02-02 at 20.37.27
WhatsApp Image 2022-02-02 at 20.37.32
WhatsApp Image 2022-02-02 at 20.37.36
WhatsApp Image 2022-02-02 at 20.37.38
WhatsApp Image 2022-02-03 at 11.23.57 (1)
WhatsApp Image 2022-02-03 at 11.23.57
previous arrow
next arrow