Eskolaz kanpoko ekintzak


DANTZA MODERNOA

Dantza gizakia bere ingurunera moldatzeko baliabiderik onenetarikoa izan da beti. Zalantzarik gabe, diziplina ezin hobea da sistema motorra hobetzeko eta entzumena garatzeko. Eskolaz kanpoko jarduera honek haurrei musikaren erritmoa identifikatzen eta, horren bidez, aurretik erabat ezagutzen ez zituzten trebetasunak garatzen lagundu ahal die. Izan ere, oso erraza da gaitasun ezberdinak garatzea asko gustatzen zaigun eta oso dibertigarria den ekintza baten bitartez. 

Dantza modernoaren bidez, ikasleek haien sormena ahalik eta gehien esploratu ahal izango dute eta balore garrantzitsuak, hala nola, konpromisoa, esfortzua eta laguntasuna, praktikan ipini ahal izango dituzte. 

Dantza modernoa haurrek onura fisikoak, kognitiboak, balioak eta ohitura onak eskuratzeko baliabide aparta izango da, beti ere oso entretenigarria den jarduera bat egiten. 

Eskolaz kanpoko jarduera honen helburu nagusiak hurrengoak dira:

  • Koordinazio psikomotorra, oreka estatikoa nahiz dinamikoa garatzea.
  • Tonu muskularra handitzea eta gaitasun kardiobaskularra hobetzea.
  • Memoria eta kontzentrazio-gaitasuna handitzea diziplinaren bidez.
  • Erritmoaren zentzua heztea.
  • Norberaren aurrerapenak egiaztatzea eta aplikatu ahal izatea.
  • Artearen eta mugimenduaren bidez errealizatua sentitzea.
  • Jardueraren eta ezagutzaren bitartez ondo pasatzea.

Ikasleek beren adinaren eta musika-gustuen arabera garatuko dituzte aipatutako trebetasunak. 

Ikasturte bakoitzaren bukaeran, artista eta aurrerapenen protagonista senti daitezen, emanaldi bat egingo dugu dantza modernoko ikastaro osoaren amaiera gisa.