Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko du gure STEAM proiektua

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, gure STEAM proiektuari, STEAM arloko hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak garatzeko diru-laguntza handiena eman dio, eta, horrela, hezkuntza-eredu horren alde egin dugun konpromisoa balioetsi du, hainbat diziplinatan lan eginez garatu duguna: 3Dko diseinu digitala, egituren diseinua eta eraikuntza, robotika, elektronika eta programazioa, besteak beste. Diru-laguntza honi esker, robotika, biologia, elektronika eta 3D inprimagailuen kit berriak erosi ahal izango ditugu.

STEAM eredu pedagogiko bat da, eta haren oinarrizko ideia da arazo teknologikoak ebazteko bost diziplina-arlo (zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika) elkartzea. Ikasgeletan zientzia garatzeko moduak errepikatzen ditu: galderak egiten ditu, objektuak aztertzen ditu, aurrekariak arakatzen ditu, beharrei buruzko ikerketak egiten ditu. Hipotesiak planteatzen dira, erantzunak susmatzen dira eta berriro hasten da. Ikasgeletan horrek esan nahi du ikasleek eginez ikasten dutela.

STEAM ereduaren garrantzia sustatzen duen pentsamendu motan (logiko-matematikoa, kritikoa, etab.) eta helduaroaren munduan garatzeko trebetasunetan dago: talde-lana eta asertibitatea eta eztabaiden balorazioa.