Haur Hezkuntzako 2. zikloko Gabonetako jaialdia Gorostiza polikiroldegian izango da

 

Haur Hezkuntzako 2. zikloko Gabonetako jaialdiko lekua Gorostiza polikiroldegian izango dela jakinarazi nahi dizuegu.

    Espazio berri hau, guztiontzako erosoagoa izango garelakoan gaude eta honela, gure umeen jaialdiaz ahalik eta gehien gozatu ahal izango dugula espero dugu.

Kiroldegiak aparkalekua dauka, eta sarbidea, pabiloiko kanpoko eskaileretatik egin behar izango da.

Ikasleak derrigorrez eskola-autobusean joan eta itzuliko dira, eta senideren batek jaso nahi izango balitu, ikastetxean egin behar izango luke.

Aldez aurretik puntualtasuna eta egindako aldaketaren onarpena eskertzen dizuegu.