DBH-n kurtso hasierako batzarrekin hasiko dira: Ostegunean, DBH1. Online, noski.

2020ko urriaren 1ean, osteguna, 17:30ean, egingo da DBH 1eko ikasturte hasierako bilera.

Egungo egoera dela eta, bilera telematikoki egingo da Google Meet bidez. Ostegunean bertan jasoko duzue, zuen postan, beharko duzuen esteka hori.

Bilera horretan jorratuko diren gaiak honako hauek izango dira:

  • Tutoreen eta gainerako irakasleen aurkezpena
  • Ikasleen ezaugarriak
  • Antolaketa eta metodologia
  • Plataforma digitalak
  • Hainbat gai
  • Kovid arauak
  • Galderak eta eskaerak

Familiek hezkuntzan parte hartzea ezinbestekoa dela kontuan hartuta, zuen presentzia oso komenigarria izango litzatekeela uste dugu.