DBH 4koak Zinema eta Zientzia ekitaldira joan dira Bilboko Arte Ederren museora
2021ko urtarrila eta martxoa bitartean, Donostia International Physics Center-ek, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Zinema eta Zientzia zikloaz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere. Izen handiko zientzialariek aurkeztutako 10 pelikula proiektatuko dira Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Egitarauaren baitan ikastetxeentzako proiekzio bereziak antolatu dituzte aurten berriz ere zientzialari gonbidatuarekin. Honakoa izan da aurtengo proposamena:
|
|
Alan Turing matematikari britaniarrari buruzko biopic-a, ezaguna Enigma makina barruan gordetako nazien kode sekretuak deszifratzeagatik. Gertakari honek alituen aldeko bilakaera eragin zuen II. Mundu Gerran (1939-1945). Turing ordea, heroi bezala miretsia izatetik urrun, salatua eta epaitua izan zen 1952an homosexuala izateagatik.
Proiekzioa ingelesez egin da euskarazko azpitituluekin, eta Zientzialari gonbidatuak Olatz Arbelaitz, informatikaria (UPV/EHU) eta Aitzol Garcia Etxarri, fisikaria (DIPC, Ikerbasque) izan dira.