DBH 3koen Elikadura eta Osasuna proiektua

Biologia eta Geologia ikasgaian, DBHko 3. mailako ikasleak elikadura osasuntsuaren gakoak ezagutzeko eta elikadura-ohiturei buruz hausnartzeko proiektu bat egiten ari dira.

Horretarako, astebetez jan duten guztia hartu dute kontuan, aldi horretan kontsumitutako elikagai mota bakoitzeko anoa kopurua kalkulatuz.

Jarraian, beren dietaren datuak gomendatutako elikagai kopuruekin alderatu dituzte, gomendio horien betetze mailaz jabetu, dieta osasungarria den ala ez hausnartu eta elikadura-ohiturak hobetzeko beharrezkoak diren aldaketak identifikatzeko.
Azkenik, proiektua amaitzeko, gomendio guztiak beteko dituen asteko dieta bat asmatuko dute, eta hemendik aurrera proiektu honek euren elikadura ohituretan izango duen eragina baloratuko dute.