DBH 2koek Sukarrietako kolonia zaharrean pasa dute astea

Normalitatera bidean gaudelaren adibide DBH2koek astea pasa dute Sukarrieta moduan ezagutzen genuen Urdaibaiko Ingurumen Hezkuntza Proiektuan (UIHP). Bertan gure planeta honen eta bere biodibertsitatearen behar eta ezbeharrak ezagutu dituzte eta hauen inguruan proiektu, tailer eta esperientzia ezberdinak landu dituzte, toki paregabe honetan elkarbizi duten bitartean.