COVID protokoloa bertan behera geratzen da

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza zuzendaritzaren Agindua jarraituz Alazne Ikastetxeko COVID protokoloa bertan behera geratzen da.

Pandemia hasi zenetik bezala, Hezkuntza eta Osasun sailek koordinatuta lan egin dute uda honetan. Osasun-irizpideak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak ikastetxeentzako COVID Protokoloa bertan behera uztea erabaki du, gure gizartean lortutako immunitate-maila altuakaukera ematen baitu erabaki hori hartzeko.

Hala ere, protokolorik egon ez arren, Osasun Sailak, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren bitartez, gure Ikastolan aplikatzeko gomendio batzuk helarazi dizkigu. Honako hauek dira neurriak, laburbilduz:

  1. Aireztatzea, ikasgeletan airearen kalitate ona bermatzeko.
  2. Txertaketari buruzko gomendioei kasu egitea.
  3. Eskuak xaboiarekin egunean behin baino gehiagotan garbitzea.
  4. Sintomak zaintzea eta Ikastolara ez joatea sintomek behar bezala egitea eragozten badute, edozein gaixotasun arruntekin egiten dugun bezala.
  5. Eskola-garraioan ikasle zein langile maskara erabiltzea (6 urtetik aurrera).

Behar izanez gero, gomendio horiek eguneratu egingo dira, orain arte egin ohi dugun bezala. Gainerakoan, normaltasun osoz lan egin beharko dugu, pandemia baino lehen egiten genuen
moduan.