Clara Campoamorren Udal Foroa antolatu da eta han egon gara gure ikasle eta irakasleen zenbait ordezkari
Maiatzaren 17an, ikastetxeko 4 ikasle eta Eskolako Agenda21-eko arduraduna den irakaslea, Barakaldoko Clara Campoamorren antolatu den Udal Forora joan dira.
Han, gure aztarna ekologikoa murrizteko hartutako konpromisoak, eta, auzo jasangarriagoa izateko adostutako proposamenak, Barakaldoko 2 zinegotziren aurrean (alkatea ez baita egon) aurkeztu dituzte, beste ikastetxe batzuekin batera.