Bide Hezkuntzako saioak LH 3 eta 4koentzat

Datorren astean zehar, Lehen Hezkuntzako  3 eta 4. mailetako ikasleak BIDE HEZKUNTZAKO saioak izango dituzte beraien instalazioetara joanda klaseko ordutegiaren barruan.

  • Urriak 19, astelehena: 3.A
  • Urriak 20, asteartea: 3.B
  • Urriak 21, asteazkena: 4.B
  • Urriak 22, osteguna: 4.A

Bide Hezkuntza Barakaldoko Udalak antolatutako jardueren artean dago eta bere oinarrizko helburua mugikortasun segurua sustatzea eta ekimen hezitzaile eta sozial batean oinarritzen den prebentzioa lantzea da.

Jarduera honetarako eskolako arropa ekarri dezaten.