Beste marrazki txapelketa baten irabazle! Barakaldoko eskola-absentismoaren aurkako kartel lehiaketa

LH 6ko Adriana Aguilarrek Barakaldoko udalak urtero antolatzen duen eskola-absentismoaren aurkako kartel lehiaketaren txapelduna izan da. Badira zenbait urte, ikasleak direla ikasturtean zehar ikastetxeetan egiten den kanpainaren irudia diseinatzen dutenak. Zorionak Adriana!