“Adventskalender” edo Abendualdiko egutegia

Alemaniaren tradizioari jarraiki, alemanezko DBHko 4. mailako ikasleek “Adventskalender” edo Abendualdiko egutegi bat egin dute, eta gehienek gurasoei edo lagunei oparituko diete. Abenduan egun bakoitzean kaxatxo, gutun-azal edo ataka txiki bat irekiko dute eta han etxeko lanetan laguntzeko, ikasketetan hobetzeko intenzioa, “play-station” gehiegikeriarik ez egiteko asmoa, txokolate edo opari txiki bat, gozokiak eta abar… mota hauetako oparitxoak aurkituko dituzte.
 
Horren bitartean, abendu zoriontsua opa dizuegu guztiontzat! 
Schöne Adventszeit für alle!