LH-ko lehen ziklokokoen Izenaduba-ra egingo duten ikasturte amaierako txangorako zenbait irizpide

Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleek, bere tutoreekin, ikasturte amaierako txangoa egingo dute. Irteera, datorren ekainaren 19an, asteazkenean izango da, eta IZENADUBAra joango gara, euskal mitologiari buruzko parke tematikoa, Olentzeroren etxea bezala ezagututa.

Egun ona pasatzeko kontuan hartu behar diren irizpide batzuk emango dizkizuegu:

  • Umeak ikastetxeko txandalarekin eta plaierekin joango dira, arropa guztia izen-abizenarekin markaturik.
  • Txano bat, eta, nahi izan ezkero, praka motzak, izenarekin ere bai.
  • Etxetik irten aurretik umeei eguzkitarako filtrodun krema ematea komenigarria da.
  • Motxila batean hamaiketakoa eta ogitarteko bat, fruta eta botila bat ur. Jantokian bazkaltzen duten umeek ikastetxeak emandako “pic- nic”-a eramango dute.
  • Ikasleek baloiak, kartak, sokak…eraman ahal dituzte etxetik, baina norbera bere gauzaz arduratuko da.