4. DBH-ko 5 ikaslek Nobel saridun eta puntako ikertzaileekin solasteko aukera izan zuten Guggenheim-ean
Alazne Ikastetxeko 4. DBH-ko 5 ikasle Guggenheim-ean antolatu zen “top@DIPC – Zientziarekin solasean!” Nobel saridun zein puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketetara joan ziren. Bertan, lehen mailako zientzialariekin, tartean hainbat Nobel Saridunekin, solasteko eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko aukera izan zuten.