4. DBH-ko ohiko eta ezohiko azterketak – Colegio Alazne Ikastetxea

4. DBH-ko ohiko eta ezohiko azterketak

DBHko 4.Maila ikasleen 3. Ebaluazio eta Azterketa Ezohikoetarako egutegiak aurkezten dizkizuegu. Azterketak datorren ekainaren 3tik, astelehena, aurrera gauzatuko dira.
Aipatutako egutegietan azterketa bakoitzarentzako bi data aurkituko dituzue. Lehena 3.ebaluazioari dagokiena da eta bigarrena Azterketa Ezohikoarena. Ekainaren 7an, OSTIRALA, Ezohiko Azterketak egin beharko dituzten ikasleen zerrenda argitaratuko da.
EGUN HORRETAN Ikastetxera etortzea erabat derrigorrezkoa izango da ikasle guztientzat. Hala ere, 3.ebaluazioaren emaitzak argitaratu eta gero, Zentrora berrikusteak egitera etortzea Ezohiko Azterketak egin behar dituzten ikasleentzat besterik ez da ezinbestekoa izango.
Orain arte esandakoaz gain, 2018-2019ko kurtsoko azterketen antolaketari dagozkion aspektu batzuk jakinarazi nahi dizkizuegu.

  1. 3. Ebaluazio eta Ezohiko Azterketak egin ezean gaixotasun baten ondorioz, egiaztagiri medikoa azalduko da, egiaztagirik gabe azterketaren data ez da
    aldatuko.
  2. Goizez, azterketak bukatu eta gero eta 12:00etatik aurrera, ikasleak etxera joan ahal izango dira arratsaldeko azterketa prestatzera edo, nahi badute, geratuko dira Ikastetxean ikasten. Ekainaren 19ra arte, autobus eta jantokiaren funtzionamendua ohikoa izango da.
  3. Azterketen egunetan sartzeko eta ateratzeko orduak ez dira aldatuko – goizeko 09:00etan eta arratsaldeko 15:30ean -.
  4. Azkeneko Emaitzen ematea ekainaren 26tik aurrera, aurrez aurreko hitzordu baten bidez, gauzatuko da.