Haur Hezkuntzako 2. zikloak bihar, osteguna, ospatuko dute Iñauterietako jaialdia Gorostizan

Datorren ostegunean 28an, goizeko 11:30tan HHko 2. zikloak (3-5urte)  Inauteriko Jaia ospatuko da Gorostizako kirol pabiloian.

 

Aurten erabakitako gaia “Ilargirako helduera” izango da. Egun horretan mozorroak osatzeko, umeek jertsea edo polo beltza edo itsas urdina eta malla edo leotardo beltzak edo itsas urdinak ekarriko dituzte.

 

Horretaz gain, ume bakoitzak esekigailu bat ekarriko du klasean mozorroa jartzeko.

 

Beste aldetik, hurrengo egunean, ostiralean, umeek etxetik  nahi duten mozorroa ekarri ahal izango dute.