Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak “Albert” pelikula ikustera joan dira

Asteartean, azaroaren 20an, “Albert” haur pelikula ikustera Gurutzetako Kultur Etxera joan ziren Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak.

Karsten Killerich daniarrak zuzendutako filmak, Albert, mutil gazte, bihurri eta lotsagabearen istorioa dakar. Egun batean, nahigabe herriko monumentu ezagunena lurrera botako du, Leopoldus famatuaren estatua, puxika kapitain eta herriko heroia. Albertek bere akatsa konpondu nahian kanpora irten eta puxika kapitainan bihurtuko da berriz; mundu osoa harro egongo da beretaz.

Halaber, mota horretako abentura eroan barneratu ahal izateko beharrezkoa du norbaiten laguntza eta, etorri nahi ez badu ere bahitu egin beharko du berekin eramateko (hori da behintzat Albertek pentsatzen duena Egonek, bere lagun onenak, beste plan batzuk dituela esaten dionean). Ondorioz, Egon haserre bat eta Albert, upel zahar batean ibaian behera abiatzen dira, urrutiko herrialde misteriotsu batera heltzeko asmotan. Ijito merkatu exotiko eta bitxia, galduta dauden bi mutiletaz probetxua atera nahi duen lapur miserablea munduko diamante handiena bereganatzeko, polizia… Erronka guzti horiek Egonek eta Albertek indarrak batzea eta berriro lagun onenak izatea eragingo du.

[embedyt] https://www.youtube.com/watch?v=6-6RK2NUS_M[/embedyt]