LH 1-2: Ikasturte hasieran, materiala pixkanaka ekarri

Ikasturte hasieran, L.H.ko  lehen eta bigarren mailako ikasleek liburuak pixkanaka ekar ditzatela eskatu nahi dizuegu, guztien lana errazteko asmoz.

Egunero zein liburu ekarri behar duten jakin dezazuen, zerrendatxo bat bidaltzen dizuegu.

1go eguna:

Lapitz-zorroa (arkatza, borragoma, zorrozkailua, margoak), Lengua castellana (guztiak), marradun koadernoak, Toc Toc Ábreme.

2. eguna:

Matemáticas (guztiak), Natura, Gizarte, Caligrafía (guztiak) eta Historias de papel.

3. eguna:

Txiri-txiri, Euskara (guztiak) eta Ingeleseko liburua.

4. eguna:

Folioak, errotulkiak, lekeda.

Mesedez, liburu eta koadernoei forroa ipini, eta kanpoko azalean izena eta abizena idatzi, ahal bada, goiko eskuineko aldean. Gogoratu ere, bizkar-zorroa erosi behar baduzue, EZ  duela  gurpilik eduki behar, ezin baitute eskaileretatik igo.

Zuen laguntza eskertzen, agur bero bat.