Alergenoei buruzko sentsibilizazioa

alergias alimentos 600x392

Seguru gaude zuek guztiok elikagairen bati alergia duen haur bat baino gehiago ezagutzen duzuela. Gainera, gurasoen ahaleginak direla medio, janariarekin oso zuhur jokatzen duten umeak hezitzen direla egiaztatu ahal izan duzue. Hala ere, ez gutxitan, alergia hauek irenstetik haratago doaz, eta kontaktu hutsagatik ere sortzen dira. Izan ere, azken aspektu hori, haurraren ingurune hurbilak baino ez duela kontuan hartzen.

Gure ikastetxetik arazo hauek ikusgai egiteko kanpaina bat egin nahi dugu, hortaz, besteentzat potentzialki arriskutsuak izan daitezkeen elikagaiak jaten ditugunean jarrera arduratsuagoa har dezagun.

Horregatik, jakinarazten dizuegu DBH 4-ko ikasleek ikastetxeko zenbait umentzat zeintzu elikagai izan zitezkeen kaltegarri adierazteko iragarki batzuk egingo dituztela, baita produktu horiek jaten ditugunean, nola jokatu ere.

Elikagai horietako batzuk fruitu lehorrak dira eta fruta batzuk, marrubiak edo kiwiak adibidez.

Eta gomendioak, nabariak izan arren, hauexek izan daitezke:

• Hondakin guztiak zakarrontzietara bota.

• Eskuak garbitu oihaltxo buzti batekin.

Bestalde, gogorazi nahi dizuegu, lehen aipatutako arrazoiengatik, txikiek egiten dituzten urtebetetze opariak ezin direla inoiz elikagaiak izan, beharrezkoa ez den arriskua ekartzen dutelako.

Cambridge zentro ofiziala
Cambridge zentro ofiziala

Alazne Ikastetxea Cambridge azterketen prestakuntza zentro ofiziala da

Irakurri gehiago
Gabonetarako programaketa
Gabonetarako programaketa

Gabonetarako programaketa Zentroko Zuzendaritzak,  Irakasle Taldeak eta Administrazio eta Ze [ ... ]

Irakurri gehiago
Haur Hezkuntzako 2. zikloko Gabonetako jaialdia Go...
Haur Hezkuntzako 2. zikloko Gabonetako jaialdia Gorostizan

Haur Hezkuntzako 2. zikloko Gabonetako jaialdia Gorostizan izango da Haur Hezkuntzako 2. zikloko  [ ... ]

Irakurri gehiago
Other Articles