Otsailaren 4ean Agate Deunari abestuko diogu auzotik

Jakingo duzuenez, gure ikastetxean Agate Deunaren eguna ospatzea ohitura da. Hau dela eta, aurten ere, auzora abestera irtengo gara.

Horregatik, datorren astelehenean, otsailaren 4an 11:30etan saskibaloiko patioan abestuko dugu, eta gero Postetxeko enparantzara joango gara berriro abestera.

Jarduera honetarako nahi duten ikasleak baserritarraz edo arrantzalez jantzita etor daitezke (arropa guztiek izena jarrita dutelarik, eta, mesedez, abarkarik gabe).

Mesedez eskatzen dizuegu, abesten ari diren bitartean zuen seme-alaben arreta ez erakartzea.

Euria egitekotan, ez gara ikastetxetik irtengo, bere ordez aterpean abestuko dugu.