#BarakaldoConMemoria: Gure ikastetxeak egingo duen proiektu ederra nazien kontzentrazio-esparruetan egon ziren 6 barakaldotarren ohorez

Historiako ikasgaiko programaketaren barruan, 4. DBH-koak, Jagoba buru dutela, “Barakaldo Con Memoria” proiektua eramango dute aurrera. Proiektu interesgarri honetan, Stolpersteine deritzonak saiatuko dira jartzen Barakaldon. Stolpersteine-ak nazien kontzentrazio-esparruetan egondako pertsonen ohorez jartzen diren harri formako monumentoak dira. Euskal Herri osoan ez dago bat ere ez, eta Jagobarenak kontzentrazio-esparruetan egondako Barakaldoko 6 pertsonen ohorean jartzen saiatuko dira.

Honi buruz informazio gehiago izateko eta proiektuaren gora-beherekin egunean egoteko, jo beraien blog-era:

http://euroalazne.blogspot.com/2019/03/nuestro-proyecto-barakaldo-con-memoria.html