Arau orokorrak

Jardun akademikoa hobetzeko bete beharrekoak diren arau batzuk jakinarazi nahi dizkizuegu.

GOIZ ETA ARRATSALDEKO SARRERAK

Lehen Hezkuntzako ikasleei laguntzen dieten familiei gogorarazi nahi diegu aterpean egotea onarturik ez dagoela.

Zentzu horretan, eta Haur Hezkuntzako Ikasleen sartzea eta ateratzea errazteko asmoan, familiei eskatzen diegu jantokian, kristalezko ateetan edo sarbideko atondoan ez geratzeko.

Haur Hezkuntzan, tutoreekiko komunikazioa motxilan jarritako ohar baten bidez egin behar da. Geroago, behar izanez gero, tutorea harremanetan jarriko da familiarekin.

IKASGELETARA SARTZEA

Ez dago batere onarturik ikasgeletara sartzea. Edozein egoeratan (ikasleak ekartzea edo beraien bila etortzea, ikasleentzako materialak ematea…) ezinbestekoa da idazkaritzara joatea.

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEN ARROPA

Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. mailaraino garrantzi handikoa da ikasleen arropa, umearen izena erabiliz, markaturik egotea.

Maila guztietan, errakuntzak saihesteko asmoz, horrela egin behar da txandalekin.

SAKELEKOAK, MP4, BIDEOJOLASAK

Dakizuenez, tresna hauen erabilera korridoreetan, ikasgeletan, liburutegietan… erabat debekaturik dago. Beste aldetik, apurtuz, galduz… gero, Ikastetxeak ezin duela aipatutako tresnen arduraduna izan azpimarratu nahi dizuegu.

Baimenik gabe erabiltzen badira ikasgeletan edo korridoretan, irakasleek kenduko dituzte eta Zentroan bertan gurasoei emango dizkiete.

Zentroan, baimenik gabe, argazkiak ateratzea onarturik ez dagoela gogorarazi dizuegu.

BOTIKAK

Hezkuntza Sailak bidalitako arauei jarraituz:

  • Orokorrean, Zentroko pertsonalak ez die ikasleei haiek beraiek eskatutako botikarik emango.

 

  • Osasun-egoera berezietan, tutoreari helaraziko zaizkio: botikak emateko ikaslearen arduradunaren sinatutako baimena eta gaixotasuna eta posologia azaltzen duen ziurtagiria.

 

 

Gurutzeta, 2018ko irailaren 25a

Alazne Ikastetxea